Kadete, jubenil eta senior mailan hartuko dute parte, banaka eta binaka.
asteburuan denboraldiko aurreneko txapelketari ekingo diote Hernaniko 27 pelotarik. Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute, kadete, jubenil eta senior mailan.
Kadetetan bi taldek jokatuko dute; batek 1go mailan eta besteak 3garrengoan. Aurrenekoen helburua da EH txapelketarako pasea lortzea; eta bigarrenarena esperientzia hartzea.
Jubeniletan ere bi taldek hartuko dute parte. Biek 1go mailan jokatuko dute. Taldeetako bat eskuz banaka ariko da, eta bestea bikoteka. Bi talde hauen helburu nagusia izango da ahalik eta partidu gehien jokatzea; eta posible bada, sorpresaren bat edo beste ematea.
Seniorretan izango du presentzia gehien Hernanik. Binaka, Ohorezko mailan talde batek jokatuko du; beste batek 1go mailan; eta bik 3garren mailan. Modalitate honetan helburu ezberdinak dituzte: txapelak irabazi, mailaz igo... Eskuz banaka berriz, bi taldek jokatuko dute 1go mailan; erronka, EH txapelketarako pasea lortzea izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!