Lasterketa, euskeraren alde

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 12a, 02:00

Hilaren 22an izango da, 16:00etan, Urbietatik abiatuta. Lau kategoria izango dira, eta izena etzira arte eman daiteke.

Euskaraz bizi nahi dut! lasterketa korrituko da hilaren 22an Hernanin. Euskararen Gizarte Erakundeen Kon­tseiluak antolatu du, eta Euskal Herrian, 80 herritik gora dira bat egin dutenak, tartean, Hernani.

Distantzia, kategoriaren arabera
Lasterketa Urbieta kaletik abiatuko da, arratsaldeko 16:00etan. Lau kategoria izango dira, eta distan­tzia, hauen araberakoa izango da. Txikienek, 3-6 ur­te bi­tartekoek, 200 metro ko­rri­tuko dituzte euskeraren al­de. 7-11 urte bitartekoek, 500 me­tro; 12-14 artekoek ki­lo­metro bat; eta azkenik, 15 ur­tetik gorakoek 5 kilometro. Prezioei dagokienean, 14 urte bitarteko haur eta gaz­txoek 2 euro ordaindu behar dituzte; eta 15 urtetik gorakoek 5 euro. Lasterketan parte hartzeko kamisetak ere jarriko dituzte salgai, Euskaraz bizi nahi dut! lemarekin. 5 euroan izango dira aukeran lasterketa aurretik Kiroldegiko bulegoan; eta egunean bertan, goizean, Kiroldegiko sarreran eta arratsaldean, irteeran.

Izen-ematea, etzira arte
Lasterketan parte hartu nahi dutenek ostiralera arte dute epea zabalik. Kiroldegiko bulegoan eman daiteke, kirola@hernani.net helbidean, atletismoko lokalean, eta Ibai Mendi eta Mitxel dendetan. Parte hartzaile guztiek jasoko dute diploma; eta bukaeran, 3 opari zozketatuko dituzte: argazki makina, mp3a eta bideo kamera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!