San Miguel jaien barruan, bertso saioa antolatu dute Urnietan. Jon Maia eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan, hilaren 22an. Afari baten bueltan izango da saio, eta menua, ondorengoa: urdaiazpikoa; entsalada epela, xapo, otarrain eta txirlekin; ganbak plantxan; arraina; baserriko oilaskoa; postrea; kafea eta edariak. Prezioa 30 eurokoa da, eta sarrerak salgai daude Onddi tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!