Iraileko irteeran izena emateko azken eguna, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 11a, 02:00

Helduentzako irteera antolatu dute Mendiriz Mendin, irailaren 16an. Puerto de Ezkurra, Iruñarri eta Zubietako itzulia egingo dute, goizeko 07:30etan Atsegindegitik abiatuta. Ibilbidea 6-7 ordukoa da, eta prezioak ondorengoak: bazkideek 13 euro, eta ez direnek 17. Irteeran parte hartu nahi dutenek ostiralera arte dute izena emateko aukera, bulegoan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!