Eskualdeko leku turistikoak ezagutu nahi? ikastaroa antolatu du Behemendik

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 11a, 02:00

Bezeroekin harreman zuzena duten langileei zuzenduta ikastaroa antolatu du Behemendik. Helburua da Buruntzaldeko eskualdea gertutik ezagutzea, bezeroei gomendioak emateko. Ikastaroa irailaren 25ean izango da, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. Astigarragatik abiatu, eta bisita bat egingo dute eskualdeko bazterrak ezagutzeko. Izena hilaren 18ra arte eman daiteke 656 705 243 telefonoan, edo donostialdea@behemendi.org helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!