Juma elkarteak eskainita, Jiu-Jitsu defentsa pertsonalari buruzko ikastaroa martxan da Hernanin. 14 urtetik gorako gazteei dago zuzendua, eta astearte eta ostegunetan dira saioak, 20:00etatik 21:30etara, kiroldegian. Aurten gainera, bada nobedade bat: emakumezkoentzako saioak antolatu dituzte. Ostiraletan izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko: 616 263 871.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!