udaberri eta udako produktuak erosteko azken aukera izan da asteburuan, Stock Azokan. Hernaniko 14 dendarik jarri zuten postua, ordura arte saldu gabekoa merke-merke eskaintzeko asmoarekin. Orokorrean, beste urteetan baino jende gutxixeago ibili dela diote, eta mugimendu gehien, ostiralean izan zela. Hala ere, positibotzat jo dute ekimena, postua debalde jarrita, beti baitute zerbait saltzeko aukera.