Noruegara zabaldu da Orona, beste pausu bat emanaz

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 11a, 02:00

Elevator AS enpresa erosi berri du Noruegan, eta pausu honekin, Oronak presentzia haundiagoa du Europako merkatuan.

orona marka eta produktua geroz eta ezagunagoa da Europan. 30 enpresa baino gehiago ditu, eta presentzia zabalduz doa. Jakinarazi dutenez, Elevator AS enpresa erosi berri dute, No­ruegan. Bi enpresak aspaldidanik aritu dira elkarlanean, eta horrek, salerosketa erraztu du. 30 langile ditu erosi berri duen enpresak, eta 2011n 8 milioi euroko irabaziak zituen. No­ruegako Hamar hirian du egoitza Elevator ASek, eta honez gain, beste bi egoitza ere baditu: Oslon eta Sandfjordenen.

2011 positiboan itxi du Oronak
Krisi garaia bada ere, Oronak positiboan itxi du 2011 urtea. Azaldu dutenez, negozioaren hazkuntzak zerikusi zuzena du nazioartera zabalatzearekin. Hala, Es­painiatik kanpora egiten dituzten salmentak %45e­koak izan dira; 2010 urtean baino %5 gehiago.

DATUAK
- Hornitzailea da 99 herrialdeetan
-  Munduko 180.000 igogailuk Orona teknologia dute
-  4.000 profesionaletik gora ari dira lanean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!