Bazkide bila irailean, auzoaren alde lan egiteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 11a, 02:00

Urteko bazkide kuota 12 eurokoa da. Gaurtik aurrera egutegi berezia, bazkide egiteko eta umeentzako tailerretan izena emateko.

lizeaga auzoko beharrak asetu eta auzoari bizia emateko asmoarekin, Gibelalde elkartea sortu zuten joan de ekainean. Auzoko lagun talde baten iniziatiba izan zen, eta orain bazkide bila dabiltza, dituzten erronka eta helburuak aurrera eramateko.

12 euroko bazkidetza
Bazkide egiten diren auzotarrek 12 euroko kuota ordaindu beharko dute urtean. Elkartetik deialdi berezia egin dute, auzotarrak pausu hori eman dezaten. Informazioa eman eta bazkide egiteko egutegia antolatu dute, irailean zehar. Gaur eta hilaren 13, 18, 20, 25 eta 27an Auzo elkartean egongo dira, Larramendi Kalean, 11 zenbakiko lokaletan; 19:30etatik 20:30etara. Larunbatean berriz, goizetan izango da bazkide egiteko aukera: 11:00etatik 13:30etara. Hilaren 15ean Victor Hugo kalean egongo dira, garai bateko kioskoan. Hilaren 22an berriz, La­rramendi eta Lizarraga ka­leek bat egiten duten ixkinean jarriko dira. Eta azkenik, hileko azken larunbatean Lizeagako merkataritza gu­nean egongo dira.

Tailerretan, izen ematea
5-11 urteko umeentzat tailerrak izango dira urritik aurrera, eta izena eman nahi dutenek aurrez aipatutako egun eta tokietan dute aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!