Eskolara bueltan dira hernaniarrak!

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 11a, 02:00

Atzo hasi zuten ikasturtea falta ziren lau eskoletako ikasleek.

udako opor luzeak atzean utzi, eta falta ziren haur eta gazteek atzo hasi zuten ikasturte berria. Lagunekin elkar­tzeko gogoa, ama edo aitarengandik separatzeko beldurra, iraskasle berriak ezagutzeko irrika... denetatik sumatzen zen goizeko aurreneko or­duan. Langile, Elizatxo, In­makulada eta Txirritako ikasleak hasi ziren atzo eskolan; Urumea eta Institutukoek lehengo astean izan zuten aur­reneko eguna. Hernanin 3.000 haur eta gaztek ikasiko dute 2012-2013 ikasturtean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!