langabetuei eta lanean ari direnei zuzenduta, tailerrak antolatu ditu irailean ere, Daitekek. Lau izango dira, beti ere lan munduarekin zerikusi zuzena dutenak. Datak: irailaren 13, 18, 20 eta 25a. Tailer guztiak ostegunetan izango dira, Sandiusterrin, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena. Horretarako bi modu daude: telefonoz, 943 57 54 24/688 87 53 46ra deituta; edo emailez: jaione@daiteke.com edo daiteke@daiteke.com-ra idatzita.
Internet, bideetako bat
Interneten lana eta ikastaroak nola bilatu erakutsiko dute ostegun honetako ikastaroan. www.lanbide.net eta antzeko web orrien funtzionamendu orokorra erakutsiko dute, oinarrizko azalpenak emanda.
Proba psikoteknikoak nola egin
Lanpostu batzuetan, proba psikoteknikoak pisu haundia izaten dute langile bat hartu edo ez erabakitzerakoan. Proba hau nola egin erakutsiko dute hilaren 18an antolatu duten tailerrean.
Hautaketa prozesua landu, taldean
Irailaren 20eko tailerrean, hautaketa prozesua landuko dute. Horretarako, talde dinamika bat sortuko dute, lan elkarrizketetarako trebetasuna lortzeko asmoarekin. Ebaluaketa eta autobaluaketa izango dira ardatza.
Kurrikulumak, elkarrizketak... orientazioa azkeneko tailerrean
Lan merkatua aztertu, eta lana lortzeko eman beharreko pausuak landuko dituzte laugarren eta azkeneko tailerrean. Hilaren 25ean izango da, eta hauek izango dira besteak beste, landuko dituzten gaiak: langilearen perfil pertsonala eta profesionala zehaztu, elkarrizketak nola egin, kurrikuluma nola osatu...