Kontxako Banderako bigarren eta azken jardunaldia atzo jokatu zen eta San Juanen dabiltzan Hernaniko lau arraunlariek estropada txukuna egin zuten. Ainhoa Saizar, Amets Zapiain eta Añarbe Kalonje laugarren geratu ziren, nesketan. Ivan Lopez, berriz, bosgarren mutilen estropadan, San Juanekin baita ere. Beste bi hernaniar ere aritu ziren gizonezkoetan. Donostiarrarekin kasu honetan: Oier Iurramendi eta Joseba Etxabe. Zortzigarren geratu ziren. Nesketan galiziarrek irabazi zuten; gizonezkoetan, Kaikuk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!