‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmaren aurrestreinaldia

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 10a, 02:00

Barrura begiratzeko leihoak film dokumentalaren aurres­­treinaldia izango da gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Doku­men­ta­la ikus­teko aukera izango dute gaur, filma egiteko bono laguntzak erosi zituztenek. Estreinaldia, berriz, urria bukaeran izango da.
Barrura begiratzeko leihoak bost euskal preso politikori bu­ruzko filma da, bost zu­zendarik zuzendua. Tarte­an da Enara Goikoe­txea zuzendari hernaniarra. Zu­zen­dari bakoitzak preso ba­ten istorioa kontatzen du, al­de pertsonalean eta humanoan zentratuta. Ekoiz­tetxea, Zi­nez da.
Goikoetxeak Jesus Mari Zalakain presoaren istorioa kontatzen du. Zalakain 18/98 kasuagatik dago kar­tzelan. Gainerako lau zuzendariak eta protagonistak ho­na­koak dira: Josu Martinez zuzendariak Irati Tobar presoaren istorioa landu du; Mireia Gabilondok Gotzone Lopez de Luzuriagarena; Txa­ber Larreategik Jon Ugar­terena; eta Eneko Olasagas­tik Mikel Albisu Antzarena.

Diru laguntzekin saltsa
Udaran nahikoa saltsa sortu zen diru laguntzen kontuagatik. Donostiako Udalak (Bil­du dago gobernuan), 9 mila euroko diru laguntza emateko asmoa zuen, baina Espainiako Gobernuak jakitera eman zuen Bildu legez kanpo uzteko arrazoitzat har­tu zitekeela. Instituzioe­tako diru laguntzei uko egitea erabaki zuen Zinez ekoiztetxeak eta kanpaina bat martxan jarri zuen herritarrei laguntza eskatuz. 2-3 astetan, 40.000 euro lortu ziren; filma aurrera ateratzeko nahikoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!