Zazpikoloro berria, urte osoan zehar mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria atzo jaio zen Hernanin. Belekoi andereak hori ez gertatzeko ahaleginak eta bi egin arren, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, Patakon kapitaina gidari zutela, lortu zuten Zazpikoloroaren arrautza berreskuratu eta munduko koloreak babestea. Horretarako, Atsegindegin bildu ziren ehundaka umeren laguntza ezinbestekoa izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!