1.700 haur inguruk gaur hasiko dute ikasturte berria Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 10a, 02:00

Herriko haur eta gaztetxoei iritsi zaie udako oporrei agur esan eta eskolara bueltatzeko garaia. Urumea ikastolako eta Hernani BHI Insti­tutuko ikasleek ostiralean hasi zuten ikasturte berria, baina ikasketak Hernanin egingo dituzten ikasle gehienek, 1.700 inguruk, gaur izango dute ikasturte berriko lehenengo eguna. Ikasle ho­riek, Langile, Elizatxo, Inma­kulada eta Txirrita ikastetxeetako ikasleak dira. Denera, 3.000 inguru ikaslek egingo dituzte ikasketak Hernanin 2012-2013 ikasturtean. Maila ezberdinetan ari­ko dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigo­rrezko Bi­ga­rren Hezkuntza, Batxiler­goa eta Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloak.

Hasieran, goizez

Ikasle guztiek goizez bakarrik izango dituzte klaseak hasiera batean. Lehenengo astea pasa ostean, ordea, ba­tzuk goiz eta arratsalde hasiko dira; Langilen esaterako. Urumea eta Txirritan, berriz, hilabetea bukatu ostean, urrian hasiko dira goiz eta arratsalde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!