Grebarekin bat egin zuten atzo gehienek

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 27a, 02:00

Murrizketen kontra, eta lan eta gizarte eskubideen al­de, Greba Orokorra deitu zuen atzo Hego Euskal Herriko sindikatuen gehiengoak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUK. Sindika­tuekin bat, ehundaka gizarte eragilek ere grebarako dei egin zuten.
Hernanin, langile gehienek, bat egin zuten deialdiarekin. Erdigunean, komertzio txiki guztiek itxi egin zuten; eta Lidl, Eroski eta bestelako kate haundiek ere, bat egin zuten greba deialdiarekin. Indus­tria­gunee­tan, enpresa txiki eta haundi askok egin zuten bat grebarekin; besteak beste, AMR, Orona, Ubis, Sete eta Loirek. Hala ere, beste enpresa askotan lanean ari zirela sumatzen zen, nahiz eta ateak itxita izan.
Erakunde publikoei dagokienean, Udaleko eta On­gintzako langileek greba egin zuten. Udaltzaingoak bere oso­tasunean egin zuen lana, eta sarrera erregistroa bertan egiteko aukera izan zen goizean zehar; hilobira­tze zerbi­tzua ere, eskaini zen. An­bu­lategiari dagokionean, zerbi­tzu minimoak eskaini zituzten. Herriko ikastetxe eta institutuan, jarraipena ia erabatekoa izan zen.
Sindikatuak gustora ziren Her­nanin izandako jarraipena­re­kin eta baita Buruntzalde­ko­arekin ere. Aurreko Greba Oro­korraren antzeko jarraipena izan zuela azaldu zuten, nahiz eta ora­ingoan, CCOO eta UGTk ez de­i­aldirik egin. Manifesta­zio­e­tan ere, aurrekoetan baino jen­de gehiago zela azpimarratu zut­­en.

Sindikatuak:
«jarraipena %70ekoa,
batez ere Gipuzkoan»

Datu orokorrei dagokienean, sindikatuek balorazio oso po­si­tiboa egin zuten atzo, manifestazio nagusia bukatu ostean. Ja­rraipen haundiena Gipuz­koan izan zela azaldu zuten; eta da­tuei erreparatuta, industrian eta hezkuntzan izan zirela la­nuzte gehienak. Gre­baren ja­rrai­pena %70 ingurukoa izan zela azaldu zuten. Esker oneko hitzak eta animoak eman zizkieten kaleak hartu zituzten guztiei, eta gogoratu zuten, greba eta mobilizazioak direla murrizketei aurre egiteko bide bakarra.

Eusko Jaurlaritza:
«%20ko jarraipena»

Jaurlaritzak emandako da­tue­tan azaldu zuen, jarraipena aurreko Greba Oroko­rrekoa baino askoz bajuagoa izan zela, %20 ingurukoa. Lanuzte gehie­nak industrian eta hezkuntzan izan zirela esan zuten; eta gu­txiena, zerbitzu publikoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!