Zikuñaga eta Latsunbeberri-Marieluts auzoetako festak gaur bukatuko dira hiru egunez jai giroa nagusi izan ostean, eta festak behar bezala agurtzeko ekintza ugari antolatu dituzte.
Zikuñagan haurrek izango dute protagonismoa: marrazki lehiaketa, haurren esku pelota finala, haurren futbol partidua... antolatu dituzte.
Latsunbeberri-Marielutsen berriz, tortilla patata txapelketa eta sagardo dastaketaren bueltan agurtuko dituzte festak. Pelota, trikitixa eta bertsoak ere izango dira.
Zikuñagan gaur:
10:30-12:30, marrazki lehiaketa.
12:30, haurren esku pelota finala.
15:00, siesta.
17:00, toka, bote eta igel
txapelketak.
17:30, haurren futbol partidua.
19:30, merienda.
21:30, zezensuzkoa eta azken traka.
Latsunbeberri-Marielutsen gaur:
11:00-12:00, tortilla patata txapelketa (entrega balioaskotarako pistako txosnan). Sariak: 2 afari Latsunbe tabernan; 2 afari Tranbia tabernan.
11:00-12:30, pelota partidua
frontoian: pelota eskolak antolatua.
12:00-12:30, tortilla txapelketako epaia.
12:00-13:00, trikitixa.
12:30-13:30, sagardo probaketa balioaskotarako pistan. Sagardotegiak: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsuenea, Gurutzeta, Laburu eta Zelaia.
13:00, bertsolariak.
14:00, festa bukaerako kohetea.