Ametsa bete du Urrizak txapela jantzita

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 9a, 02:00

Javier Urrizak erremontean debutatu zuenean, imaginatu ere ez zuen egiten buruz buruko txapeldun izatera iritsiko zenik. Baina bere lanak eta esfortzuak izan du saria. Ametsa bete duela aitortu zuen atzo Patxi Zeberiori 30-28 irabazi eta lehenengo aldiz txapela jan­tzita. Partidu gogorra eta borrokatua izan zen. Urrizak urduri hasi zuen norgehiagoka, Zeberioren onerako, eta 0-7 aurretik jarri zen gipuzkoarra. Urrizak sakea eskuratu zuenean, lasaitu eta nagusitzen hasi zen: 16-13. Zeberio esperientzia haundiko pelotaria da eta bitan lortu zuen berriz aurretik jartzea: 16-17 eta 22-23. Bukaerara arte oso pareko ibili ziren, 28-27, 29-28... eta azkenean 30-28 aurrelari nafarraren alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!