Pirritx, Porrotx eta Marimototsen jaialdia, gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 9a, 02:00

Zazpikoloroa koloretako txoria urtero jaiotzen da munduan kolorea zabaltzeko helburuarekin eta aurten Herna­nin jaioko da. Gaur izango da hori, Pirritx, Porrotx eta Mari­mototsek antolatu duten jaialdian. Pupu, Lore,  Belekoi an­de­­rea, Pa­takon pirata... ere bertan izango dira. Guztiekin dan­tzatu eta abestuz, ederki pa­sa­tzeko aukera izango da 18:00e­tatik aurrera Atsegin­degin.
Sarrerarik geratzen bada, momentuan erosteko aukera izango da 6,5 euroan. Dirua, Musika Esko­lako akordeoilari taldea laguntzeko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!