Festetako egun nagusia, bi auzoetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 8a, 02:00

Zikuñagan, tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa eta euskal probak izango dira; Latsunbeberri-Marielutsen, jokoak eta bazkaria.

Zikuñaga eta Latsunbe­berri-Marieluts auzoetan atzo hasi ziren festak eta bi kasuetan gaur izango dute egun nagusia. Zikuñagan, Zikuñagako Amaren eguna ospatuko dute eta egunean zehar izango dira: haurren­tzako jokoak, tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa, euskal probak, afaria... Latsunbeberri-Marielu­tsen ere ekintza ugari antolatu dituzte gaur. Goizeko 10:00etan festen hasierako kohetea botako dute eta on­do­renean izango dira: haurrentzako jokoak, bazkaria, puzgarriak, txokolatada... Eta ohi den bezala, bi auzoetan musikarekin agurtuko dute eguna.

ZIKUÑAGA AUZOAN GAUR - Zikuñagako Amaren eguna:

10:30, haurrentzat jokoak+pottokak.
12:00, tortilla lehiaketa.
12:30, sagardo dastaketa.
15:00, urarekin guda.
17:00, txokolatada.
17:30, euskal probak.
19:00, Zikuñagako Ama futbito finala.
20:00, triki poteoa.
21:30, afari herrikoia.
23:30, irrintzi lehiaketa.
00:00, latino eta hip hop gaua: AdurasPenas eta JC El Moreno.

LATSUNBEBERRI-MARIELUTS AUZOAN GAUR:

10:00, festen hasierako kohetea.
10:00-12:00, betiko jokoak: altxorraren bila, zaku lasterketa, zinta lasterketa, zapi jokoa eta mahai futbola.
10:30, marrazki entrega eta erakusketa pista polibalentean (saria egongo da partaide guztientzat).
12:00, trikitilariak eta buruhaundiak.
13:00, sari banaketa pista polibalentean.
14:00, gazte nahiz helduentzako bazkaria Karobi Elkartean.
16:30-19:30, puzgarriak eta ohe elastikoak pista polibalentean;
puzgarriak Marielutsen; eta puzgarriak kiroldegiaren aurrean.
17:30, ping-pingeko txapelketa auzoko tenis pistan.
19:00, txokolatada pista polibalen­tean.
20:30-02:00, musika Atarrabiyon. TDJS (Txingudi deejays).
00:00, zezensuzkoa. Boletoen zozketa: bi afari Fagollaga jatetxean.
00:10, dantza latinoak pista polibalentean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!