12 ekitaldi eta festarako giro ederra umeentzat, hiru egunetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 7a, 02:00

Gaurko ekitaldi ia gehienak umeentzako dira, eta bihar eta etzi ere beraiek dira nagusi Zikuñagan.

Haurrentzako ekitaldi­rik ez da faltako Zikuñagako festetan. Benetako protago­nista beraiek izango dira hiru egunez, eta gaurtik hasita 12 ekitaldi dituzte prest, eta okurritzen zaizkien gehiago egiteko giroa ere bai. Toka, bote eta igel txa­pelketarekin hasiko dute fes­ta gaur, eta puzgarriak ere izan­go dituzte bazkal garaira bitarte. Ondoren, beroak uxa­tu eta bazterrak txukun-txukun uzteko apar festa, 15:00­etan. Arratsaldean ere puzgarriak izango dira ha­sie­ran, eta bukaeran korrika saio batzuk egiteko: erraldoi eta buruhaundiak.

Jokuak eta pottokak
Lo ondo egitea komeni zaie gaztetxoenei, biharko egune­rako indarrean egon beharko baitute. Goiz guztian jokuak izango dituzte, eta pottokak ere izango dira. Bazkal garaian atseden hartu, eta borroka berezi-berezia dute zai: uraren guda. Bainu jan­tziak jantzita jaistea komeni, eta inguruan pasatzen dena dabilela erne, zipriztinak oso urruti iritsiko baitira bihar, Zikuñagan. Urak gosea ematen omen du, eta txokolatada gustora hartuko dute txikienek. Hor­tik aurrera, beraien kabuz ibiltzeko modua izango dute, motorrak ondo berotuta izan­go baitira. Nahi izanez gero, helduen futbol txapelketa daukate ikusteko, biharamu­nean beraiek nola jokatu behar duten ikasteko. Artistenek hasiko dute igandean eguna. Marrazki lehiaketa daukate 10:30etatik aurrera, 12:30ak arte, eta hor eskurik abilenak neurtuko dira hor. Izan ere, Zikuñagan badira oso esku abileko gazteak. Zikuñagako kartel lehiaketa irabazi duena da horietako bat: Endika Rekondo. Bejondeiola! Esku pelota finala 12:30­etan, eta futbol partidua 17:30­etan. Festari azken kol­pea indarrez ema­teko, ze­zen­suzkoa eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!