Ezin prezio hobean udaberri eta udako produktuak erosgai

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 7a, 02:00

Stock Azoka izango da gaur eta bihar Atsegindegi plazan. Gaur 17:00etatik 20:00etara egongo da eta bihar 10:00etatik 14:00etara.

Udaberri-udako produktuak preziorik onenean erosteko aukera izango da Atsegindegi plazan, gaur eta bihar. Izan ere, denboraldia bukatzear denean Berriak elkarteko dendariek egin ohi duten bezala, Stock Azoka antolatu dute. Azoka irekita egongo da gaur arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Eta bihar, berriz, goizez izango ditu ateak zabalik, 10:00etatik 14:00eta­ra, hain zuzen.

14 postutan, arropa, oinetakoak...
Denera, Berriak elkartearen barruan dauden 14 dendek jarriko dute postua. Bertan, orain arte saltzeko aukerarik izan ez duten guztia jarriko dute prezio merke-merkean, herritarren eskura: gizonezko eta emakumezkoen arropa, konplEmentuak, oinetakoak, haurrentzako arrOpa, kirola egiteko materiala, barruko arropa... Horrez gain, etxerako tresnak, liburuak, DVD eta diskak, betaurrekoak... izango dira aukeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!