Goizuetan 400 lagun elkartu ziren kizkiarekin sagarra biltzen, iazko Kizki egunean. Goizuetak aurreko herrien marka hautsi zuen: Astigarragak 331 lagun eta Oiartzunek 354 lagun. Hernaniri iritsi zaio orain desafioari eutsi eta marka hausteko ordua. Eta helburua, Hernaniko Kizki egunean 500 kizki lagun biltzea da. Hori irailaren 16an izango da, Euskal Jaien barruan. Tolare Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak antolatu du festa eta dei egiten diete hernaniarrei eta inguruko herrietako herritarrei parte hartzeko bertan. Gudarien plazan izango da 12:45etan.
Kizkiak 5 euroan
Desafioan parte hartu nahi dutenek eta kizkia erosi nahi dutenek honako lekuetan izango dute erosteko aukera 5 euroan: Peña Okindegia, Haizea, Electricidad Hernani eta Horbel, Oindi eta Tripontzi tabernetan.
Sagardo dastaketa
Egun berean, urteroko Sagarra eta Sagardoaren festa ere antolatu dute. Bertan, besteak beste, sagardo dastaketa egingo da Hernaniko 12 sagardotegiren eskutik: Akarregi, Alberro, Altzueta, Elorrabi, Goiko- Lastaola, Iparragirre, Itxasburu, Larre-Gain, Olaizola, Otsua-Enea, Rufino eta Zelaia.