Errugbi eskolako taldeek bihar hasiko dituzte entrenamenduak. Infantilek (14 urtez azpikoak; 1999-2000) astearte eta ostiraletan izango dituzte entrenamenduak, 18:30etatik 20:00etara. Alebinek (12 urtez azpikoak; 2001-2002) hasiera batean ostiraletan izango dituzte entrenamenduak, 18:30etatik 20:00etara. Benjaminek (10 urtez azpikoak; 2003-2004) eta aurrebenjaminek ere (8 urtez azpikoak; 2005- 2006) ostiraletan izango dituzte entrenamenduak, 18:00etatik 19:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!