Pelota partidu eta guzti, Osiñagako auzotarren irteeran.

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 6a, 02:00

Osiñagako auzotarrek irteera antolatu zuten joan den igandean. Otxan­dio aldera joan ziren egun pasa 64 lagun. Ubidea herrian bazkaldu zu­ten eta bertako frontoian pelota partidu ederraz gozatzeko aukera ere izan zuten. Osiñagako Auritz Artola eta Iraitz Arruti, Ubi­dea­ko Jagoba Bengoa eta Ander Sebillaren aurka neurtu ziren. Ubi­deakoek irabazi zuten, juxtu-juxtu: 22-21.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!