Ikastaroa, eskualdeko leku turistikoak ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 6a, 02:00

Bezeroekin harreman zuzena duten langileei zuzendua dago. Ikastaroa hilaren 25ean izango da eta izen ematea zabalik dago.

Behemendi Burun­tzaldea­ko Turismo Erakundeak, ikas­­taroa antolatu du bezeroekin harreman zuzena du­ten langileei zuzendua. Go­men­datu zure Eskualdeko Leku eta Zerbitzuak izena du ikastaroak eta helburua da Bu­run­tzaldeako eskualdea gertutik ezagutzea, bezeroei go­men­dioak egiteko garaian jakinda hitz egin ahal izateko. «Izan ere, bezeroekin harremanetan egonda, ondo datorkigu gu­re ingurua ezagutzea eta ho­ri zabaldu ahal izatea: naturguneak, museoak, hotelak, nekazalturismoak, jate­txeak, sagardotegiak, interesgarri izan daitezkeen leku ezberdinak, bisita gidatu­ak...», az­pi­marratu dute.

Ikastaroa: eskualdean zehar, bisita
Ikastaroa irailaren 25ean izan­­go da 15:00etatik 19:00et­ra. Astigarragatik abiatuta, bisita bat egingo dute eskualdeko lekuak ezagutuz.

Izen ematea, hilak 18ra arte
Izen ematea zabalik dago irailaren 18ra arte. Izena ema­teko: 656 705 243 edo donostialdea@behemendi.org. Izena emateko honako da­tu­ak eman behar dira: izen abizenak, Nortasun Agiria, telefono zenbakia, posta elektronikoa, en­pre­sa, herria eta ikastaroaren izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!