Bertso saioa gaur, Hernaniko 10 gazte auziperatuen alde

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 6a, 02:00

Saioa 22:30etan izango da frontoian. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Jon Maia ariko dira bertsotan. Sarrerak salgai, 10 euroan.

Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketa hasiko da irailaren 18an eta epaiketak era­gingo dizkien gastuei aurre egiteko, bertso saioa an­tolatu dute gaur, besteak beste.

Punta-puntako 6 bertsolari ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Jon Maia. Gai-jartzaile lanetan, Arnaitz Lasarte.

Saioa 22:30etatik aurrera izango da Kiroldegiko frontoian eta momentuan bertan sarrerak erosteko aukera izango da 10 euroren truke.

Prentsaurrekoa, bihar
Bihar, ostirala, prentsaurrekoa emango dute auziperatutako 10 gazteek, Biteriko plazan, 19:00etan. Irailaren 15ean manifestazioa eta ekitaldia prestatu dituzte Hernanin, eta hara joateko deia egingo dute, bihar, prentsaurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!