Abonatua eginez gero, Landareko partidu guztiak ikusteko aukera 50 euroren truke

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 5a, 02:00

Ohorezko mailan gastuak bikoiztu egin dira eta horiei aurre egiteko laguntzaile edo abonatu egitera animatu nahi dituzte herritarrak.

Hernaniko errugbi elkarteak harpidetza kanpaina mar­txan jarri du lehenengo taldeak irailaren 8an hasiko duen denboraldiari begira. Aurten Her­­nani, Espainiako Estatuko maila gorenean lehiatuko da eta ondorioz, gastuak bikoiztu egin dira. Bidaia gehiago eta urrutiago egin behar izateaz gain, elkartearen apustua da fitxaketak egin beharrean, jo­kalarien baldintzak hobetzea. Hori horrela, gastu horiei aurre egiteko, herritarren ba­be­sa ezinbestekoa dute eta bi bide jarri dituzte: laguntzaile eginda (30 euro), edo abonatua eginda (50 euro).


Abonatu ez direnek, 5 euro partidu bakoitzeko
Klubak jakinarazi duenez, gastuak tarteko, partidu ba­koitzeko 5 euroko sarrera or­dainaraztea erabaki du. Dena dela, abonatua eginez gero, Landareko partidu guz­tiak ikusteko aukera izango da 50 euroren truke. Eta horrez gain, bertan egingo den Ada­rragako tartaren zozketan parte hartuko du abonatuak eta baita bi lagunentzako bazkari edo afarirako zozketan ere. Gutxie­nez, 12 partidu joka­tuko dira Landaren. 16 urte baino gu­txiago dutenek sarrera dohainik izango dute. Laguntzaileek, berriz, 30 euroren truke, taldea ekonomikoki laguntzeaz gain, aipatutako bi lagunentzako bazkari edo afarirako zozketan parte hartuko dute.


Eskaerak Landaren, web orrian eta tabernetan
Eskaerak egiteko aukera ugari daude: Landaren, 14ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:00e­ta­­­­tik 20:00etara; www.hernanirugby.com orrian, gaurtik aurrera; eta tabernetan: Rioja, Zin­tzarri, Haida, Joxe Mari, Kide, Ekos, Leoka, Karrero, Rufino, Txili, Aralar, Bodega, Atxur, Caserio, Kix­kal, Tamer, Zumi­tza, Onddi, Tripontzi, Goiz Ar­gi, Depor eta Irizar. Horrez gain, bi aste hauetan ere herriko erdigunean hainbat salmenta gune jarriko dituzte. Gaur Tilo­setan ere izango da aukera. Txartelak Landaren eskuratu daitezke partidu egunetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!