Kantuz elkarteak gitarra ikastaroa eskainiko du 2012-2013 ikasturtean eta izena emateko aukera izango da astelehenetik aurrera, irailaren 17ra arte. Horretarako, matrikula orria bete eta sinatu behar da eta udaletxeko Hezkuntza sailan entregatu, 09:00etatik 13:00etara. Matrikularen ordainketa banku-helbideratze bidez izango da: 239,47 euro hernaniarrek eta 288,86 euro Hernanitik kanpo bizi direnek. Ordainketa egitea derrigorrezkoa da matrikulatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!