Bihar neurtuko dira Patxi Zeberio eta Javier Urriza Buruz Buruko Kutxa Torneoko finalean eta atzo materiala aukeratu zuten. Biak gustora geratu ziren aukeratutakoarekin eta biharko finalari begira ez dute irabazle argitzat euren burua. Finala, %50ean ikusten dute biek. Aukeratutako materialari dagokionean, Zeberiok bi pelota nahiko pisutsu aukeratu zituen, 133 gramotakoak eta bestea 130 gramotakoa. Urrizak, berriz, arinagoak aukeratu zituen: 132, 131 eta 125 gramotakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!