Ohorezko mailako taldeak larunbatean hasiko du denboraldia Gernikan eta gaur aurkezpen ekitaldi berezi bat eskainiko die klubak herritarrei. 20:30etatik aurrera, jokalariak, webgune berria eta ‘Zelaiaren beste aldea. Igoera baten kronika’ bideoa ikusteko aukera izango dira.
Mailaz igotzea lortu zuen Hernanik apirilean eta aurten Ohorezko mailan lehiatuko da. Larunbatean ekingo dio denboraldiari Gernikan eta aurretik behar bezalako aurkezpena egingo dute. Hori gaur izango da, 20:30etan Tilosetan (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin). Klubak ekitaldi berezia antolatu du herritarrei zuzendua. Bertan ezagutu eta ikusteko aukera izango da, besteak beste: aurtengo babesleak, ekipamendu berria, webgune berria, jokalariak...
Horrez gain, aurreko denboraldiko momentu hunkigarrienak biltzen dituen bideoa prestatu du klubak eta bertan emango dute: Zelaiaren beste aldea. Igoera baten kronika.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!