Txantxangorriko Sagardo Lehiaketan parte hartzeko nahi duenak eman dezake izena

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 5a, 02:00

Lehiaketa hilaren 14an izango da eta bazkide ez direnek izena emateko aukera dute gaurtik aurrera, dena bete arte.

Gaurtik aurrera, Txan­txan­gorriko Sagardo Lehia­ketan parte hartu nahi duten guztiek izango dute aukera izena emateko. Bazkideei bakarrik zuzendutako epea atzo bukatu zen. Gehienez, 156 lagunentzako izango da lekua. Lehiaketa irailaren 14an izango da elkarteko lorategian, 20:00etatik aurrera. Ize­na emateko, elkarteko bulegotik pasa behar da. Ordain­keta izena ematerakoan egin behar da. Ordainagiria eman­go dute momentuan.

25 euroren truke, afari ederra
Afariaren prezioa 25 eurokoa da eta trukean menu ederra prestatu dute: arraultza egosia, bakailua bizkaierara eta saltsa berdean, bertako saiheskia, Urbasako gazta, kafea, kopa eta purua.

15 sagardo lehian
Gipuzkoako 15 sagardotegitako sagardoak izango dira lehian. Hernanikoak 5 izango dira. Puntuaketari dagokionez, sagardo bakoitza 5 (gutxienez) eta 10 (gehienez) puntuatuko da. Eta behin txapelketa hasiz gero etortzen direnek ezingo dute puntuaketan par­te hartu. Sailkapena txapelketa bukatzean jakinaraziko da.

Parte hartzaileak:
Hernanikoak 5: Elorrabi,  Otsua-Enea, Itxasburu, Rufino eta Zelaia.
Astigarragakoak 6: Petritegi, Bereziartua, Herrero, Oyarbide, Gurutzeta eta Lizeaga.
Donostiakoa: Barkaiztegi.
Zubietakoa: Astiazaran.
Andoaingoa: Gaztañaga.
Urnietakoa: Eula.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!