‘Bertsolari’ filma ikusgai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 6a, 02:00

Goizuetako Iskibi kanpinean hainbat ekintza antolatu dituzte bihar eta larunbatean. Bihar, Asier Altunaren Bertsolari filma emango dute 22:30etan, doan. Altuna bera bertan izango da eta filmaren ostean, kolokio antzekoa egingo dute. Larunbatean, berriz, globo aerostatikoan ibiltzeko aukera izango da 18:30etatik aurrera, euro baten truke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!