Hernani BHIko ikasleek bihar dute 2012-2013 ikasturteko aurkezpen eguna. Mailaren arabera, leku eta ordu ezberdinetan izango dute aurkezpena.
DBH 1 eta 2, Santa Barbaran
DBH 1 eta 2ko ikasleek Santa Barbara eraikinera joan behar dute, lehenengo mailakoek 10:00etarako eta bigarren mailakoek 11:00etarako.
DBH 3, 4 eta Batxilergoa, Agustin Iturriagan
DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasleek Agustin Iturriagako eraikinera joan behar dute. Hirugarren mailakoen aurkezpena 10:00etan izango da, laugarren mailakoena 11:00etan eta Batxilergokoena 12:00etan.
LH, Karmelo Labakan
Lanbide Heziketako ikasleek 12:00etan azaldu behar dute Karmelo Labakara.