Gipuzkoako 20 sagardotegi, Kizkiako sagardo lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 4a, 02:00

Tartean dira Hernaniko Itxasburu eta Otsuenea sagardotegiak. Sei sagardo pasako dira finalera. Hori irailaren 19an izango da.

Astigarragako Kizkia taldeak 13garren sagardo lehiaketa antolatu du, Gure Izarra elkartean. Taldeko partaideek beste behin probatuko dituzte Gipuzkoan dauden 20 sagardotegi ezberdinetako sagardoak. Tartean izango dira Hernaniko Itxasburu eta Otsuenea sagardotegiak. Hiru egun ezberdinetan sailkapenak izango dira eta sei sagardok bakarrik lortuko dute finalerako txartela. Sailkapen egun bat abuztuaren 29an izan zen eta hu­rrengo biak bihar eta irailaren 12an izango dira. Finala be­rriz, irailaren 19an izango da. Baz­karia egingo dute Astiga­rra­gako Gure Izarra elkartean.

20 sagardotegiak:
Hernani: Itxasburu, Otsuenea.
Astigarraga: Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Gurutzeta, Oiarbide, Larrarte, Irigoien, Artola.
Aduna: Zabala, Aburuza.
Usurbil: Urdaira.
Oiartzun: Baleio, Ordozelai.
Urnieta: Eula, Altuna.
Andoain: Gaztañaga.
Abalzisketa: Zalbide.
Legorreta: Aulia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!