Bi bikote hernaniarrek Patxi Montes Torneoko finala jokatu zuten ostiralean Trinitatean. Jubeniletan, Iñigo Urkizuk eta Jon Etxegoienek 22-9 irabazi zieten Donostiako Oñazpi eta Arangureni. Hori horrela, Hernaniko pelota elkarteko hirugarren txapela eskuratu dute. Seniorretan, berriz, Eneko Lujanbio eta Markel Lizeaga azpitxapeldun geratu dira Usurbilgo Huizi eta Urruzola bikotearen aurka 22-20 galdu ostean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!