Hernani K.E. saskibaloiko talde guztiek aurredenboraldia orain dela egun batzuk hasi zuten eta larunbatean Atletiko San Sebastian taldearen aurka jokatu zuten Aieten. Bertan izan ziren lau talde: seniorrak, 1go eta 2garren urteko jubenilak eta 1go urteko kadeteak. Senior taldeak 71-56 galdu zuen, baina sentsazio onarekin geratu zirela azaldu dute taldeko arduradunek. Bigarren urteko juniorrek ere ezin izan zuten erritmo gehiagoko aurkariaren aurka eta 92-70 galdu zuten. Jubenil gazteenak izan ziren irabaztea lortu zutenak: 57-83. Lehenengo urteko kadete taldeak berriz, partidu guztian nagusi izan ondoren, galdu egin zuen: 51-50.
12-13 urtekoei deialdi irekia gaur eta ostegunean
Taldetik jakinarazi dute, irailaren lehenengo bi aste hauetan, astearte eta ostegunetan, deialdi irekia egingo dutela 1999 eta 2000 urteetan jaiotako neska-mutilei zuzenduta. Saskibaloia probatzeko aukera izango dute 18:00etan Kiroldegian. Irekia da eskualdeko gazteentzat ere. Bestalde, gogorarazi dute 1998 urteko kadete mutil taldean plazak daudela oraindik.