Odol ematea gaur, ‘milioi 1’ ilusiorekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 4a, 02:00

Udaran kanpaina txukuna eginda, odol emaileek zita dute gaur, hileroko lehendabiziko astean egiten duten moduan. Gipuzkoako milioi batgarren odol emailea ostegunean egin zuten, Donos­tian, eta tokatzen zaien partetik zorionak eman behar zaizkie odol emaile guztiei. Udaran 5.000 odol emate izan dira Gipuzkoan. Herna­nin abuztuan 65 estrakzio izan dira; horietatik 5 berri­ak. Organo donante bat ere egin da. Gaur odol ematea, 18:30etan, Anbulatorioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!