Asteburu honetan ez da aspertzeko aukerarik izango Hernanin. Ostiraletik hasita, Stock Azoka, Latsunbeberri-Marieluts eta Zikuñaga auzoko festak izango dira. Eta igandean, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen jaialdia.
Azoka, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean
Udaberri-udako produktuak prezio onenean eskuratzeko aukera izango da Stock Azokan, Atsegindegin. Urtero bezala, Berriak elkarteak antolatu du, Hernaniko merkatari eta tabernarien elkarteak. Ostiralean arratsaldez izango da zabalik, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean goizez, 10:00etatik 14:00etara.
Afariko txartelak salgai
Zikuñagako jaiak ostiraletik igandera izango dira. Jakinarazi dutenez, larunbateko afari herrikoirako txartelak salgai daude 12 euroan eta kamixetak eta zapiak ere bai.
Bazkariko txartelak salgai
Latsunbeberri-Marielutsen ere jai giroan ibiliko dira ostiraletik igandera eta larunbatean bazkaria antolatu dute Karobi elkartean. Txartelak salgai daude, Latsunbe, Gailur eta Inaxi okindegietan. Horrez gain, fron-tenis, ping-pong eta 3x3 saskibaloi txapelketetan apuntatzeko, Iturritxo auzo elkarteko buzoian sartu behar da eskaera.
Sarrerak 10 euroan, pailazoak ikusteko
Urtero bezala Musika Eskolako akordeoilariek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen jaialdia antolatuko dute. Igandean izango da 18:00etan Atsegindegin eta sarrerak salgai daude Elkar liburudendan eta Meri (Ikertxo 2) goxoki dendan. Prezioa: 6,5 euro.
ZIKUÑAGAKO JAIAK
Osteguna:
17:30, haurren esku pelota txapelketako kanporaketak.
19:00, futbito txapelketako kanporaketak.
Ostirala:
11:30, Haurren toka, bote eta igel lehiaketa.
11:00-13:00, puzgarriak.
15:00, apar festa.
16:00-18:00, puzgarriak.
18:00, erraldoi eta buruhaundiak.
20:00, danborrada.
21:30, ‘Gora Zikuñagako Ama’ abestiaren aurkezpena, abesbatzekin: Ozenki, Kantuz eta Umore Ona.
Larunbata, Zikuñagako Amaren eguna:
10:30, haurrentzako jokuak eta pottokak.
12:00, tortilla lehiaketa.
12:30, sagardo dastaketa.
15:00, urarekin guda.
17:00, txokolatada.
17:30, euskal probak.
19:00, Zikuñagako Ama futbito finala.
20:00, triki poteoa.
21:30, afari herrikoia.
23:30, irrintzi lehiaketa.
00:00, latino eta hip hop gaua: AdurasPenas eta JC El Moreno.
Igandea:
10:30-12:30, marrazki lehiaketa.
12:30, haurren esku pelota finala.
15:00, siesta.
17:00, toka, bote eta igel txapelketak.
17:30, haurren futbol partidua.
19:30, merienda.
21:30, zezensuzkoa eta azken traka.
LATSUNBEBERRI-MARIELUTSESKO JAIAK
Ostirala:
17:30, Frontenis Txapelketa auzoko frontoian.
18:30, saskibaloi partiduak pistan (3x3).
20:30, sardinjatea balioaskotarako pistan.
21:00-22:30, Javi Ruiz gitarrajolea.
22:30-02:00, Rock kontzertua Atarrabiyoko oholtzan: Radio-Caster, Dirty Eyes eta Bloody Brotherhood.
Larunbata:
10:00, festen hasierako kohetea.
10:00-12:00, betiko jokoak: altxorraren bila, zaku lasterketa, zinta lasterketa, zapi jokoa eta mahai futbola.
10:30, marrazki entrega eta erakusketa balioaskotarako pistan (saria egongo da partaide guztientzat).
12:00, trikitilariak eta buruhaundiak auzoan zehar.
13:00, sari banaketa balioaskotarako pistan.
14:00, gazte nahiz helduentzako bazkaria Karobi Elkartean.
16:30-19:30, puzgarriak eta ohe elastikoak balioaskotarako pistan; puzgarriak Marielutsen; eta puzgarriak polikiroldegiaren aurrean.
17:30, ping-pingeko txapelketa auzoko tenis pistan.
19:00, txokolatada balioaskotarako pistan.
20:30-02:00, musika Atarrabiyon. TDJS (Txingudi deejays).
00:00, zezensuzkoa. Boletoen zozketa: bi afari Fagollaga jatetxean.
00:10, dantza latinoak balioaskotarako pistan.
Igandea:
11:00-12:00, tortilla patata txapelketa (entrega balioaskotarako pistako txosnan). Sariak: 2 afari Latsunbe tabernan; 2 afari Tranbia tabernan.
11:00-12:30, pelota partidua frontoian: pelota eskolak antolatua.
12:00-12:30, tortilla txapelketako epaia.
12:00-13:00, trikitixa.
12:30-13:30, sagardo probaketa balioaskotarako pistan. Sagardotegiak: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsuenea, Gurutzeta, Laburu eta Zelaia.
13:00, bertsolariak.
14:00, festa bukaerako kohetea.