Bazen mugimendua larunbatean Zubipen. Hiru zelai prest jarri zituzten, eta 15 talde aritu ziren zein baino zein, Elkartasunezko Futbol 7 Txapelketan. Gehienak Hernaniko koadrilak ziren, baina baziren Andoaindik eta Lasartetik etorriak ere. 10 minutuko partidu azkarrak, asko penaltitan erabakitakoak, eta denetan onenak: Satorkeitan. Sagardotegian otordu ederra irabazi zuten, eta gogoarekin geratu zirenak, finalistak: Langile C taldea. Elkartasunezko ostikada jo zuten Zubipera jaitsi zirenek. Bazkaritan ere
140 lagun inguru elkartu ziren, eta ez zen faltatu urteroko bazkalosteko mus txapelketa azkarra ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!