Akarregin ere ontzi arinak Atez Ate bilduko dira gaur gauean, lehenengoz

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 3a, 02:00

Gaurtik aurrera, Aka­rre­giko bizilagunek ere zintzilikarioak izango dituzte etxe aurrean, eta han zintzilikatu beharko dituzte hondakinak, egunean egunekoak. Gaur, ontzi arinak zintzilikatuko dituzte, 20:00etatik aurrera.

Izan ere, orain arte bilketa puntu bat zeukaten Aka­rre­gin, eta hori kendu egin dute. Ordutegia edo egutegiarekin zailtasuna daukatenek Atez Ateko bulegoarekin harremanetan jarri behar dute:
900 840 090. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!