Bertso jaialdia ostegunean, hil honetan epaituko dituzten 10 hernaniarren alde

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 3a, 02:00

Kiroldegiko frontoian egingo dute saioa, gaueko 22:30etan. Kantuan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Jon Maia. Gai-jartzaile: Arnaitz Lasarte.

Punta-puntako bertso jaial­dia antolatu dute ostegunean, 22:30etan, frontoian. Hernaniko 10 gazte epaituko dituzte irailaren 18an, eta haien aldeko ekitaldia izango da. Kantuan ez dira edozein ariko: Maialen Lujanbio, An­doni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia, eta Beñat Gaztelumendi. Gai jartzaile lanetan ere, ofizioa ondo ezagutzen duen gaztea: Arnaitz Lasarte.

Sarrerak salgai daude 8 eu­roan, puntu hauetan: Garin, Oindi, Aralar, Zintzarri, Rioja eta Tripontzin. Egunean bertan takillan, 10 euroan.

«Epaiketa politikoa gelditu»
Hernaniko gazte auziperatuak 10 dira. Irailaren 18an hasiko da epaiketa, eta gazteek salatu dute epaiketa politiko bat dela, funtsik gabea.
Gazteei ia bi aste luzatuko zaie epaiketa, eta herritarren babesa eskatu dute, gastuei aurre egiteko. Horretarako antolatu dituzte osteguneko bertso jaialdia, eta irailaren 14an egingo den Pelota Jaialdia. Bertan bi partidu izango dira. Lehenengoa pa­laz: Goikoetxea-Arrie­ta­/Pa­go­la-Senper. Eta bigarrena, eskuz: Goñi II-Ojuel­/Arrie­ta-Gorro­txategi.

Bestalde, dirua emateko beste bi modu ere badaude. Bono-laguntzak atera dituzte 10 euro eta 20 eurokoak; eta kontu korronte bat ere jarri dute Euskadiko Kutxan: 3035 0025 81 0251188647. Infor­mazioa: www.face­book.com­/hernanikogaztebatgehioez.  yypunta-puntako bertso jaial­dia antolatu dute ostegunean, 22:30etan, frontoian. Hernaniko 10 gazte epaituko dituzte irailaren 18an, eta haien aldeko ekitaldia izango da. Kantuan ez dira edozein ariko: Maialen Lujanbio, An­doni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia, eta Beñat Gaztelumendi. Gai jartzaile lanetan ere, ofizioa ondo ezagutzen duen gaztea: Arnaitz Lasarte.

Sarrerak salgai daude 8 eu­roan, puntu hauetan: Garin, Oindi, Aralar, Zintzarri, Rioja eta Tripontzin. Egunean bertan takillan, 10 euroan.

«Epaiketa politikoa gelditu»
Hernaniko gazte auziperatuak 10 dira. Irailaren 18an hasiko da epaiketa, eta gazteek salatu dute epaiketa politiko bat dela, funtsik gabea.
Gazteei ia bi aste luzatuko zaie epaiketa, eta herritarren babesa eskatu dute, gastuei aurre egiteko. Horretarako antolatu dituzte osteguneko bertso jaialdia, eta irailaren 14an egingo den Pelota Jaialdia. Bertan bi partidu izango dira. Lehenengoa pa­laz: Goikoetxea-Arrie­ta­/Pa­go­la-Senper. Eta bigarrena, eskuz: Goñi II-Ojuel­/Arrie­ta-Gorro­txategi.

Bestalde, dirua emateko beste bi modu ere badaude. Bono-laguntzak atera dituzte 10 euro eta 20 eurokoak; eta kontu korronte bat ere jarri dute Euskadiko Kutxan: 3035 0025 81 0251188647. Infor­mazioa: www.face­book.com­/hernanikogaztebatgehioez. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!