Denentzat izan zen aukera EkoBiran

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 2a, 02:00

Aukera haundia zen atzo Plaza Berrin, denentzako gustoa egiteko modukoa. Egural­diak ere lagundu zuen, eta hernaniarrek xox batzuk har­tu eta buelta bat egin zuten EkoBira Azokan.

Kontsumo iraunkor baten aldeko azoka da EkoBira, eta he­rriz herri dabil, Kutxa Eko­guneak antolatuta. Atzoko azo­ka, gainera, Hernaniko Uda­larekin batera antolatu zuen Kutxa Eko­gu­neak, bi era­kundeek elkarrekin duten hitzarmena dela medio. Hi­tzarmen hori sinatu zutenetik, Kutxa Ekoguneak eta Her­na­niko Udalak lau ekimen antolatu dituzte: arraindegi eta harategietako tupper kanpaina; olioa birziklatzeko makinak jartzea; herriko ikastetxeetako jangeletan menu ekologikoen kanpaina, eta atzokoa.

Azoka ez-ohizkoa
Normalean bilatzen ez diren gauzak aukeran zeuden atzoko azokan; denak Eko ideiari segitzen ziotenak. Hernaniko Kilima kamiseta egileek adibidez, kamiseta ekologikoak erakutsi zituzten. Eneko Ga­larraga hernaniarrak azaldu zion Kronikari: «kamiseta hauek algodoi ekologikoarekin egindakoak dira, pestizida gabe hazitako algodoiarekin; lurrari kalterik ez die egiten eta azaleko alergientzat alde ederrekoak dira. Gainera, irudiak egiteko pinturak ere ekologikoak dira: urarekin egindakoak...». 21 posturen ar­tean, baziren hernaniar ge­hia­­go ere: Berrer@2 bigarren eskuko zentruko kideak, Ipa­rragirre Sagardo Ekolo­gi­koa, Ziku zilargilea, eta Pupilbags motxilagileak.

Kuriositateen artean, energia garbiekin egindako tresnak, etxeetako instalazioak, eta baita Emausek egindako Her­nani­ko mapa bat ere, kontsumo-arduratsuko dendak edo puntuak azaltzen dituena. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!