Astelehenean hasiko dira Karate, eta igerilekuko ikastaro asko

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 1a, 02:00

l Astelehenean hasiko dira zuzenean udalak kontratatzen dituen langileek eman beharreko ikastaroak l Beste ikastaroak atzeratu egin dira l Betiko ordutegia dauka kiroldegiak gaurtik.

karateko talde guztiak, eta igerilekuko ikastaro asko hasiko dira datorren astelehenean, kiroldegian. Man­ten­tze ikastaroak, Aqua-gym, haur­txoentzakoak, haur­dunen­tza­koak, hasierakok eta hobetzekoak... Alegia, zuzenean udalak kontrata­tzen dituen langileek ematen dituzten ikastaroak, astelehenean hasiko dira, aurrez espero bezala. Aurten atzeratu egingo dira kiroldegiko beste ikastaroak; alegia, subkontratatutako enpresak ematen dituen ikastaroak. Aurten deialdia egin du udalak, bi urtean behin egiten duen gisan, enpresa subkontratatzeko, baina deialdi horretara ez da enpresarik aurkeztu. Horre­ga­tik atzeratu dira ikastaroak. Udalak jakinarazi du lanean ari dela, eta jakin bezain laister esango duela noiz hasiko diren ikastaroak (ikastarorik ematen ez den egunik ez da kobratuko).

Arratsaldez zabalik Udarako ordutegia bukatuta, gaurtik aurrera betiko ordutegia izango du kiroldegiak: arratsaldez zabalik eta larunbatetan ere bai. Jai egunetan goizez. Bi saunak irekita egongo dira, egunero, eta txandarik egin beharrik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!