Gimnasia Erritmikoan hasi nahi dutenek apuntatzeko garaia oraintxe dute. Asteartea da azkeneko eguna izena emateko. Inskripzio-orriak kiroldegiko sarreran daude. Kurtso hasiera berez, irailaren 11n dute, baina atzeratu egin liteke, obrak direla eta, irailaren 17ra.
Prebenjaminak direnek (5-6-7 urte) urriaren 1ean hasiko dute kurtsoa, eta apuntatzeko aukera daukate irailaren 17ra bitarte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!