Urtero bezala, irailarekin batera, Futbol 7 Txapelketa antolatu dute gaur Zubipen. Txapelketa goizean jokatuko da eta 09:30etan jarri dute hitzordua. Partiduak 10:00etan hasiko dira. Goizeko 09:00etatik 09:30etara, berriz, izena emateko aukera izango da. Herritarrei dei egiten diete parte hartu eta elkartasun ostikada emateko.
Bazkalostean sari banaketa eta Mus Txapelketa
Txapelketaren ostean, 14:30etan, bazkari ederraren bueltan elkartuko dira bertaratzen direnak. Menua: pasta entsalada, kostilla piper gorriekin eta kontesa. Behin tripa beteta, sariak banatuko dituzte eta ondoren Mus Txapelketa azkarra jokatuko da.
Bazkaria barne, 15 euro
Txapelketan parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu behar dituzte. Horiek bazkaltzeko aukera izango dute. Futbolean jokatu nahi ez duenak, baina bazkaltzera joan nahi duenak ere izango du aukera, 10 euroren truke. Aipatu bezala, lehenengo orduan hartu behar dira txartelak.