azoka haundia, produktu ekologikoz betea, eta kontsumo neurriko baten aldekoa, iraunkorra edo sosteniblea; hori da EkoBira, eta gaur Hernanin izango da, Gipuzkoan sekulako arrakasta izan eta gero. Era guztietako postuak izango dira, hasi janari eta edaritik, eta artisau, arropa, pitxi, energia berriak, leiho ekologiko, eta abar. 16 hitzaldi izango dira Plaza Berrin, azoka egongo den leku berean, jendea gai honi buruz jantzi dadin. Hitzaldi motzak izango dira, eta gai askori buruzkoak.
Postuak, taberna, hitzaldi eta sariak
Kutxa Ekoguneak antolatzen du EkoBira, eta herriz herri dabil joan den urtetik. Aurten Gipuzkoan, 10 herri pasa ditu, ikusmin ederra piztuta. Hernanikoa, Udalaren babesarekin antolatu du. Ekoguneak eta Udalak hitzarmen bat sinatu zuten ohitura jasangarriak bultzatzeko helburuarekin eta elkarrekin antolatzen duten laugarren ekimena da EkoBira. 20 postu inguru izaten dira, eta horrez gain, jartzen dituzte, taberna ekologikoa, saski bat zozketan, eta EkoBiran parte hartzeko aukera. Jaboi ekologikoa ere emango diote inguratzen den guztiari, dohainik (ontzia eraman behar du norberak). Herritarrek aukera izango dute baita ere, erabiltzen ez diztuzten gauzak azokara eramateko, bertan saldu edo debalde emateko aukerarekin. Askotan aipatzen ez diren kontuak entzun ahal izango dira hitzaldietan: denbora bankua zer den, energia garbiak, produktu ekologikoak... (Plaza Berrin, 10:30-19:30).
Hitzaldiak
11:10 Oinetakoak montatzea
11:30 Leiho ekologiko egurrezkoak.
11:50 Kilima Kamiseta ekologikoak
12:15 Talo ekologikoak.
12:40 Sindesperdicio. Betirako loreak
12:45 Gustart. Hitzaldi praktikoa.
13:10 Kobrezko hariekin pitxiak.
13:10 Antzinako Gazta probaketa.
13:30 Iparragirre Sagardo Ekologikoa.
14:10 Amatasunari buruz hizketan.
16:45 Material berrerabiliak.
17:15 Bigarren eskuko denda eta Denbora Bankua.
17:50 Ardi latxaren ilearekin haria.
18:20 Biourkizu. Esperientzia bat.
18:20 Hazi eta Hezi. Gozo nola hezi
18:50 Ibarrola. Energia garbiak.