Hernaniko JOCC Zikuñako Ama zikloturista taldeak irteera antolatu du datorren iganderako, Hondarribira. Hondarribiko Guadalupera joango dira, hango parke, eliza, eta garai bateko gotorlekuak bisitatuz. Jaizkibelgo azpian dago Guadalupe, eta bertatik bista ederrak daude, alde batera zein bestera. Itsasoa batetik eta Txingudi bailara osoa bestetik, igande goiza pasatzeko leku ederra dute, izerdi puska bat botatzen duten bitartean. 57 kilometro egingo dituzte, joan eta etorri. Zinkoeneatik abiatuko dira, goizeko 08:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!