Urteroko futbol txapelketa azkarra, bihar Zubipen, goizean goiz hasita

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 31a, 02:00

Urtero bezala. Futbol 7 Txapelketa izango da bihar, larunbata, Zubipen. Egun guztiko festa prestatu dute. Txapelketa goizean jokatuko da, ondoren bazkaria egingo dute, eta bazkal ondoren sari banaketa eta mus txapelketa azkarra. Aurtengoari jarri dioten lema: Eman zure elkartasun ostikada.

Partiduak,
10:00etatik aurrera

Goizeko 09:30etan egin dute zita, eta talde guztiei eskatu zaie bertan egoteko ordu horretarako. Partiduak 10:00­etan hasiko dira, eta zazpi lagunek jokatuko dute zazpiren kontra. Txapelketa azkarra izango da, eta beraz, partidu guztiak goizean jokatuko dira, bazkaldu bitartean.
Bazkaria 14:30etan hasiko dute. Pasta entsalada, kostilla piper gorriekin, eta postrerako kontesa.

Bazkalostean, festa polita
Bazkaldu eta sari banaketa egingo dute. Irabazi duen taldeak saria jasoko du, eta ondoren animatzen den guztiak mus txapelketa azkarra izango du.

Bazkari txartelak salgai

Inskripzioak egin daitezke oraindik, Garin, Txili, Ekos eta Goiz Argi tabernetan. Inskripzioa, bazkaria barne, 15 euro izango dira. Bazkal­tzera joan nahi duenak baina futbolean jokatu ez, 10 euroan dauzka txartelak salgai. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!