San Miguelek biziak nahiago, eta Urrizak motelak, buruz buruko final erdietarako

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 31a, 02:00

Elkarren kontra inoiz ez dute jokatu buruz buru, eta final erdietan tokatuko zaie, larunbatean, Buruz Buruko Txapelketa Nagusian, Kutxa Sarian. Ostegunean zuten pelota aukeraketa, eta San Miguelek segituan aukeratu zituen: pelota biziak, sakearekin min egiteko modukoak (125, 128, 131 gramokoak). Urrizak ere pisuz tankerakoak aukeratu zituen (125, 128, 133 gramokoak), baina jokorako askoz motelagoak, peloteoa bilatu asmoz. Kritiko xamar azaldu zen Julen San Miguel, txapelketako sistemarekin. Urriza jarri du enpresak final erdietan, eta San Miguelek garbi adierazi zuen, berak Urrizak adina meritu egin zuela iaz aurten final erdietan egoteko. «Iaz biok jokatu genituen final erdiak, eta biok galdu egin genuen. Berak Ezkurrari 29 tantu egin zizkiola? Eta zer? Hori ze kriterio da? Berak ere galdu egin zuen, nik bezalaxe». Final erdia, bihar, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua, Galarretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!